Beste hitzordu bat elkartasunarekin

Oihana Galardi gazte boluntarioak Afrikan izandako esperientzia kontatuko du Gazte Zerbitzuan.

Juanjo Acosta SMH errefuxiatuak

Chios irlan bizitutakoak kontatu zituen Juanjo Acostak aurreko astean

Oihana Galardi gazte hondarribiarrak Afrika bizi, Afrikan bizi, afrikarrekin bizi; boluntariotza, bizi esperientzia bat goiburuko hitzaldia eskainiko du gaur Gazte Zerbitzuaren egoitzan (Javier Ugarte, 6). Gazte boluntarioen lana balorean jartzea da hitzaldiaren helburua, eta xede horrekin Gazte Zerbitzuak eta Saindua Udal Gaztelekuak antolatutako hitzaldietatik bigarrena eta azkena da. Aurreko astean Juanjo Acosta izan zen hizlaria. Neguan Greziako Chios irlan izandako esperientzia konpartitu zuen Acostak. Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) sorosle taldeari batu zitzaion hondarribiarra, aurretik zuen formazioa sakonduta. Itsasoan egin zuen lan bi astez, errefuxiatuen uholdearen une gorenean irlara iristen ziren txalupei laguntza emanez. Hitzaldi oso aberasgarria izan zen Acostarena, hunkigarria une gehienetan, eta eredugarria gazte nahiz helduentzat. Gaur Galardiren txanda izango da. Beninen egindako lanaz mintzatuko da boluntario gaztea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.