Ama Guadalupekoako 4. mailako talde bat, bertsotan
Ez dute ahaztuko. Hondarribiko Talaia, San Jose eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek betirako gordeko dute lehen aldiz tablatu batean bertsotan aritu zireneko unea. Gu ere bertsotan jaialdia egin dute gaur arratsaldean Hondartza kiroldegian, ahozkotasuna eta bertsozaletasuna lantzeko helburua duen hezkuntza programaren barruan.
Bosgarren mailakoak ere izan dira Hondartza kiroldegiko jaialdian, laugarrenekoen ondoren, baina bigarrenez aritu dira 5. mailakoak; iaz izan zuten estrainekoa. Eskarmentua antzeman zaie, eta beste patxada batez heldu diote mikroari.
Beheko bideoan, Talaiako 4. mailako gela baten saioa ikusi eta entzun daiteke; historiako pilota partida luzeena irudikatu dute ikasleek. Gela bakoitzak gai bat landu du, eta behar bezala mozorrotu dira. Umorea ez da falta izan Hondarribiko Gu ere bertsotan jaialdiaren aurtengo edizioan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.