Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Ikusgarria" izan da 6. Bikingo Eguna

Bi egunez, irristatze kirolen hiriburua izan da Hondarribia. 100 surflarik parte hartu zuten iagnde goizeko Espainiako SUP proban

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/31
6. Bikingo Eguna

Espainiako SUP Kopa egin zuten igandean. Irudian, Open Mailako irteera

Seigarren Bikingo Eguna egin dute asteburuan Hondarribian, HS2 klubak antolatuta. Bi egunez, irristatze kirolen hiriburu izan da herria eta dozenaka surf eta skate zale hurbildu ziren Kai Zaharrera probetan parte hartu edo ikusle modura gozatzeko asmoz. Antolatzaileek oso balantze positiboa egin dute, eta hasieratik “ikusgarria” izan dela baieztatu du Iñaki Navascues HS2ko presidenteak. Larunbat goizean haurrak izan ziren protagonistak, bai SUP taula erraldoien gainean jokoan, bai SUP Kids Kopan lehiatzen. Parte hartze handia izan zen proban, eta lehiakide batzuk kanpotik etorri zirela nabarmendu dute: “Donostia, Ipar Euskal Herria, Kantabria edota Kataluniatik”. Agin guztientzako probak antolatu zituen HS2k eta publikoak gozatu zuen surflari txikiekin.
6. Bikingo Eguna

Larunbat goizen SUP probak antolatu zituzten haurrentzat

Arratsaldeko egitarauaren zati bat bertan behera geratu zen ekaitzagatik —film laburren proiekzioak bai egin ziren—, baina egin ezin izan ziren ekitaldiak biharamunean egiteko aukera izan zen, igande goizak ateri eutsi baitzion. Hala, Axi Muniain surflari zarauztarrak master class ikastaroa eskaini zuen Carver taulekin. Baina igande goizeko ekitaldi nagusia Espainiako SUP Kopa izan zen, modalitate guztietan eta bi distantzietan: 6 kilometro (Amateur Maila) eta 14 kilometro (Open Maila) egin zena. Ibilbidea, paregabea, Kai Zaharra eta Amuitz irla artekoa. Open Mailan Roman Freijo nagusitu zen Olivier Darrierderlouren aurretik. Nesketan ere hondarribiarra izan zen txapelduna, Cyara Palenzuela gaztea; Beatriz Piñal kantabriarra geratu zen bigarren. “Surflariek surflarientzat antolatutako festa handia da Bikingo Eguna”, adierazi du Navascuesek balantzea egiterakoan. Eta hori da asteburuan Hondarribian irristatze kirolen zaleek bizitu dutena, festa handi bat. Lehiak izan dira, ikastaroak, bideo emanaldiak, SUP taula erraldoietan aritzeko aukera —tartean desgaitasuna duten haurrekin burututako bataioak—… Badakite ondo pasatzeko zer egin HS2koek, eta hurbiltzen zaienei ondo pasa arazten ere asmatzen dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.