Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa bi astez luzatuko da

Hondarribiko kanporaketa ekainaren 3etik 15era egingo dute eta lehen aldiz Erdi Aroko Azokarekin bat egingo du

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/30
Erdi Aroko pintxo lehiaketa

XI. Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa aurkeztu dute gaur

Hamar tabernek hartuko dute parte ekainaren 3tik 15era IX. Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan. Sari bakarra izango da, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatuta urriaren 7tik 9ra Consuegran (Toledo) egingo den Nazioarteko IX. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan parte hartzeko txartela. Bi astez luzatuko da Hondarribiko kanporaketa eta, hala, Erdi Aroko Azokarekin bat egingo du. Gaur aurkeztu dute udaletxean Hondarribiko kanporaketa, eta bertan izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, izena eman duten sukaldarietako batzuk, eta epaimahaiko bi ordezkari. Sagarzazuren hitzetan, “Hondarribia eta beste hainbat herrien arteko lotura gogoratzeko” balioko du lehiaketak. 2006tik da Erdi Aroko hiribilduen sareko kide Hondarribia, eta sarearen helburua “norberaren baliabideen arabera elkarren arteko dinamizazioa eta turismoa sustatzea” da. Zentzu horretan, gastronomiaren bidez Hondarribiak ekarpen nabarmena egin duela adierazi du alkateak: “Sareko beste herrietako sukaldari askorentzat Hondarribikoek eredu bezala balio dute”. Parte hartuko duten establezimenduek Danontzat, Enbata, Hondar, Itsaspe, Kai Zaharra, Larra, Obispo, Sardara, Txantxangorri eta Gran Sol izango dira eta taberna horietako bezeroek lehiaketara aurkeztutako pintxoak (beheko zerrendan) eskatzeko aukera izango dute —Gran Solen 3tik 5era bakarrik—. Baten batek pintxo guztiak probatu nahiko balitu, ibilbide polita egingo luke, Portuko zazpi taberna eta Alde Zaharreko beste hiru bisitatuko bait lituzte. Hiribilduen sareko herri bakoitzak nahi bezala hautatzen du bre ordezkaria finalean, eta Hondarribiak lehiaketa bidez egingo du. Aurten, gainera, berrikuntzekin dator hautaketa prozesua, lehen aldiz epaimahai profesional batek erabakiko baitu pintxorik onena —aurreko ekitaldietan bezeroek bozkatzen zuten—. Arroka Berriko, Hermandadeko eta Kokartako sukaldariek osatuko dute epaimahaia, eta tabernetara abisatu gabe joango direla jakinaraziko dute gaur, “bezero arrunt bezala joango gara, taberna bakoitzera behin”. Erdi Aroko Azokarekin bat egingo du lehiaketak aurrenekoz: “lotura tematikoa izango da”, erantsi du alkateak. Ez patatarik, ez tomaterik Erdi Aroko pintxoen berezitasun nagusiena da, bere izenak ondo azaltzen duen bezala, garai hartan Iberiako penintsulan ezagutzen ziren osagarriekin prestatu behar dela. Hau da, ezin dira erabili Colon Amerikara iritsi ondorengo jakiak. Horietako asko maiz erabiltzen dira ohiko pintxoetan, hala nola, patata, artoa, tomatea edo txokolatea. Parte hartzaileak
  • Danontzat. Trikuharri
  • Enbata. Galeper mokadutxoa potxa-kabian
  • Hondar. Behi buztan hostopila eta zerba orri-mamia gazta lauzekin
  • Itsaspe. Txipi-txerri
  • Kai Zaharra. Bakailao ostra
  • Larra. Bistrot
  • Obispo. Obispoko txerri-hankak
  • Sardara. Zortzikoa
  • Txantxangorri. Odolkiz beteriko hostorea
  • Gran Sol. Ahate tosta laranjatan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.