Xabier Goienetxea presoari babesa adierazteko, eta Fresnesko espetxean presoek bizi duten egoera salatzeko lan uztea egin dute. CAFeko langile zen errenteriarra.
Elkarretaratzea egin dute enpresaren atarian
Xabier Goienetxea preso errenteriarra
gose greban dago Fresnesko espetxean. Harekin elkartasunez eta babesa adierazteko Irungo CAFeko langileek 30 minutuko lan geldialdia eta elkarretaratzea egin dituzte, LAB sindikatuaren ekimenez. Aldi berean, Frantziako espetxe horretan presoek bizi duten egoera salatzeko baliatu dute lan uztea. Bertako langile zen Goienetxea.
Iratxe Sorzabal irundarra ere Fresnesko espetxean borrokaldian dago. Hainbat otorduri uko egiten ari da.
Borrokaldi horren harira, Sortuk
martxa egingo du bihar espetxe horretara. Irundik eta Errenteria-Oreretatik autobusak aterako dira, gaur gauean.