Enpleguaren Astea antolatu du beste urte batez Bidasoa Bizirik-ek. Jendartera zabaldu ziren lanpostuetarako elkarrizketak ekainaren 9an egingo dituzte.
Enpleguaren Astearen artxiboko irudia
Enpresei langileen kontratazioa errazteko, eta langabeei lanposturako aukera emateko, Enpleguaren Astea egingo dute ekainaren hasieran Ficoba erakustazokan. Aste horren barruan 102 lan eskaintza plazaratuko dituzte, 198 lanposturi dagozkionak (72 enpresa edo entitate ezberdinetakoak dira). Horietarako elkarrizketak egingo dituzte aldez aurretik enpresetako arduradunek, hortaz, aldez aurretik izena eman behar dute interesdunek.
Bidasoa Bizirik-ek antolatu du astea.
Zehazki, izena emateko epea hilaren 30etik ekainaren 2ra artekoa da. Horiek
El Espazioren webgunean egin behar dira, eta gehienez, lan eskatzaile bakoitzak hiru aukera lehenetsi behar ditu. Eskaintzaren batera inork ere ez badu izenik ematen, webgune horretan mantenduko dira. Lana eskaintzen ari direnen zerrenda eta lanpostuen ezaugarriak ere El Espazioren webgunean ikus daitezke.
Behin izena emanda, lanpostu bakoitzerako egokien izan daitezkeenei elkarrizketak egingo dizkiete, ekainaren 9an zehazki.
Ekainaren 9an ere, eta aldez aurretik izena eman gabe, enpresa eta entitateei zabaldutako iniziatiba egongo da zabalik, zuzenean horiek egin ditzaten elkarrizketak euren beharren araberako langileak kontratatzeko.