Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irungo udal haur eskola, tasa berriekin

Irungo udal haur eskola prest dago 2016/17 sasoirako. Hasteko, ostiralean onartuen zerrenda kaleratuko du. Tasa berriak ditu aldi berean.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2016/05/25
haur.eskola

Josune Gomez, Mertxe Perutxena udal haur eskolako zuzendariarekin.

Irungo Udaleko Hezkuntza arloko ordezkari Josune Gomezek jakinarazi du hilaren 27an (ostiralean) jarriko dituztela jendaurrean udal haur eskolarako onartuak izan direnen eskatzaileen izenak. Orotara 73 eskaera jaso dituzte orain arte —iazko kopurua baino %80 gehiago—, baina txikienen eskaerak gehitu behar zaizkie horiei (2015eko azaroaren 1a eta 2016ko maiatzaren 30 artean jaiotakoenak), izan ere, azken horien izen emate epea ekainaren 3an bukatuko da eta. Tasa berrien xehetasunak ere eman dituzte. Orotara 82 plaza ditu udal haur eskolak: urtebete baino txikiagoentzako 10, urtebetekoentzako 36, eta bi urtekoentzako beste 36. Behin onartuen zerrenda publiko eginda, horien behin betiko matrikula egin beharko dute. Eskaera dela eta, eskolak bi urtekoen gela berri bat zabaldu du, hortaz, bost haur gehiagorentzako tokia du. Aldez aurretiko izen emateen kopurua ontzat eman du Gomezek, esanaz udal haur eskola erreferente dela, eta aldi berean irundarren konfiantza baduela. Ordainketak eta tasak Gomezek, aldi berean, “egun bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan edukiz” hartu diren hainbat neurriren berri eman du, haur eskolan egin behar diren ordainketen azalpenak ematerakoan. Hala, esan duenez, 2016/17 ikasturterako tasek “garapen esanguratsu bat” izan dute. Esaterako: bi anai-arreba edo gehiago eskolaratzeagatik laguntzak gela guztietara zabalduko dira; bi urteko ikasgelako prezio finkoa desagertuko da tarteka ordaintzeko aukera zabalduz, eta jangela zerbitzuaren prezioa 5,15 eurotik 4ra jaitsiko da. Tasetan ere badaude abantailak. Izan ere, familien diru sarreren eta familietako kideen araberako tarifa kopurua ezarria du udalak haur eskolaren ordainketarako. Lehenengo tartean, 90 euro ordaintzen direnean, Jaurlaritzak ezartzen dituen laguntzekin bat egiten du, hortaz, doan izango lukete hileroko ordainketa. Bigarren tartean (lau kideko familiena, urteko irabaziak 25.725 eurotik behera dituztenena; edo lau kide baino gehiago izanda 31.900 eurotik behera jasotzen dutenena) hilean 131 euro ordaintzetik 111,20ra pasatuko dira (-%15). Hirugarren tartekoek ere beheraldia izango dute hilabeteko kuotan: 160 eurotik, 138,80ra.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.