Irundar gazteenak, bertsolari lanean ari dira egunotan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruko saioak egiten
Amaia KZ, bertsozale gaztez beteta
Gu Ere Bertsotan egitasmoaren barruan, Irungo ikastetxeetako ikasleak bertso saioak egiten ari dira egunotan Amaia KZn. Ikasturtean zehar bertso eskoletan ikasi dutena jendartera zabaltzen ari dira. Horrela, hurrengo saioa hilaren 24an (asteartea) egingo dute, 18:00etan hasita, Irungo antzoki nagusian: bertan Belaskoenea, Elatzeta eta Eguzkitza ikastetxeetako LHko 5. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute.
Aurretik beste saio batzuk egin dituzte Gu Ere Bertsotan egitasmoaren barruan, hilaren 10 eta 17an hain zuzen ere. Horietan Dunboa, El Pilar eta Toki Alaiko ikasleek bertsoz bete zuten lepo bete zen Amaia Kultur Zentroa. Bederatzigarrenez egiten ari dira gisa honetako saioak Irunen.