Toki Alai ikastetxeak beharra dutenentzat jakiak bildu ditu azken egunetan, 1,5 tona jaki denera. Gipuzkoako Elikagai Bankuari eman dizkiote, beharra dutenen artean bana ditzan.
Elkartasun iniziatiban parte hartu duten ikasleak
Toki Alai DBHko bigarren mailako ikasleek jakiak biltzeko kanpaina egin dute azken egunetan, beharra dutenen artean banatzeko Gipuzkoako Elikagai Bankuaren bitartez: denera 1.564 kilo jaki bildu dituzte.
Jakien bilketa bai ikastetxearen egoitzetan, nahiz Dunboako Haur eta Lehen Hezkuntzako kideen laguntzarekin egin dute. Baina ikastetxeetatik kanpo ere ibili dira elkartasun keinua egiteko materiala biltzen, eta esaterako, Irungo hainbat saltokitan (Eroski, Alcampon eta Carrefour Express-en) ere egon dira ikasleak. Oso harrera ona izan du iniziatibak.
Ikasleak, Elikagai Bankuan, jakiak deskargatzen
Asteazkenera arte (hilak 18) egon dira jakiak biltzen. Horiek ostegunean eraman zituzten Gipuzkoako Elikagai Bankuak Oiartzunen duen egoitzara, Zamora garraio enpresaren ezinbesteko laguntzarekin. Ikastetxeak eskerrak eman dizkie modu batera eta bestera lagundu dutenei.
Toki Alaiaren ikasgaien barruan dago Ikasketa eta Zerbitzu proiektuak egitea. Horrela, elikagaiak biltzeaz gain, beste hainbat gizarte gairi eutsi diote ikasleek ikasturtean zehar, hala nola odol emaileen berri izan dute, Ibarrola erreka garbitu dute,
Ezinduak ikusten proiektua garatu dute, edo belaunaldien arteko transmisioan sakondu dute.