Portuko merkatarien kanpaina kritikatu du udalak

Merkatariekin lankidetzan jarraitzeko prest dagoela azaldu du, "biztanleei merkataritza hurbil, erakargarri, berritzaile eta dinamikoa eskaintzeko".

Hondarribiko Udalak ez du begi onez ikusi Portuko merkatariek trafikoko arau berrien kontra hasitako kanpaina, Bereziki, zenbait establezimendutan jarritako karteletan udaleko telefonoa jarri izana kritikatu du udalak. Udalak adierazi duenez, San Pedro kaleko obra bukatu eta gero hartutako neurriak “hiriaren ikuspegi orokorretik” hartu dira, baina ez du baztertzen alternatibak aztertzeko aukera. Halaber, “herriko merkataritzarekin, oro har, eta Portu auzoko establezimenduekin, zehazki, lankidetzan” jarraitzeko asmoa berretsi du. Honela dio, hitzez hitz, Hondarribiko udalak kaleratutako 5 puntuko oharra.
  1. Errespetuz jaso dugu San Pedro eta Santiago kaleetako zenbait merkatarik egindako protesta. Ez zaigu neurrizkoa iruditu, kontuan izanda joan den apirilaren 27an merkatarirekin eta bizilagunekin egindako bileraren ondoren eremu horietan hartutako neurriak aztertuko genituela esan genuela. Era berean, ez zaigu egokia iruditu zenbait establezimenduk hartu duten jarrera, karteletan Udaleko telefono zk. jartzea, alegia, merkataritza lokalen salmenta bertan kudeatuko dela adieraziz.
  2. Udal gobernu honek bileretara etorri ziren hiritarrekin kontrastatu egin zituen iritziak, San Pedro kaleko zati horretan berriritartze lanak, saneamendua, eta hornikuntza lanak egiteari zegokionez; bilerak obrak hasi baino lehen eta obrak egin ondoren egin ziren, eta ondorioz zenbait aldaketa egin ziren proposatutako neurrietan. Era berean, lehen adierazi den bezala, 45 pertsona, merkatari eta bizilagunekin bildu da Udala haien proposamen alternatiboa entzuteko, eta eskabidea elkarrekin lantzeko eta aztertzeko aukera eman zaie; gaur egun arte Udalak ez du proposamen horren gaineko erantzunik jaso.
  3. Udal Gobernuak proposatutako neurriak martxan jartzerakoan, Hiriaren ikuspegi orokorretik abiatu da, eta bertan zirkulazioa, aparkamendua, egoiliarren zama-lanak, eta Portu Auzoa berriritartzeko faseetan ezartzen joan diren mugikortasun jarrerak uztartzen saiatu da. Horrez gain, bai Santiago kaleko eta bai San Pedro kaleko zati ezberdinak kontuan hartu dira, eta halaber azken urteetan zenbait bizilagunengandik jasotako eskaerak.
  4. Udal talde honek herriko merkataritzarekin, oro har, eta Portu auzoko establezimenduekin, zehazki, lankidetzan jarraitzeko asmoa azaldu nahi du, biztanleei merkataritza hurbil, erakargarri, berritzaile eta dinamikoa eskaintzeko.
  5. Berriz ere adierazten dugu elkarrizketarako eta elkarlanerako jarrera dugula bai merkatariei dagokienez eta bai egokia deritzoten bizilagunei dagokienez, izan ere gure ekimenaren printzipioetako bat hartutako neurriak eta horren ondoriozko egokitzapenak baloratzea izan da.
Merkataritza salgai

Saltokiak itxi behar ez izateko neurriak eskatzen dituzte

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.