Gizonen taldea erraz sartu da Europan; emakumeena, iaz baino pattalago ibili da.
Helburuak beteta bukatu dute denboraldia Leka Eneako Superdibisioko emakume nahiz gizonen taldeek. Biek ala biek Europako Kluben Kopa jokatuko dute datorren denboraldian, eta azken partidak jokoan ezer ez zutela jokatu dituzte
Gizonen taldea erraz sartu da Europan, bosgarren bukatu baitu, eta helburua lortzeko behar baino hamabi puntu gehiago eskuratu ditu. Denboraldia, gainera, garaipen batekin bukatu zuen denboraldia, etxean, Burgosen kontra, 4-1.
Emakumeen taldeak iazko denboraldia baino pattalagoa izan du aurtengoa, baina berdin-berdin lortu du Europarako txartela. Berez, zazpigarren tokiak ez lioke emango eskubidea Europako Kluben Kopa jokatzeko, baina bigarren sailkatua, Cartagenak Txapeldunen Liga jokatuko duenez, beste plaza bat sortu da Europarako, eta hori Leka Enearentzat izango da.
Bi partida jokatu dituzte asteburu honetan: lehena galdu egin zuten Zaragozara egindako bisitan, 4-2, eta bigarrena, berriz, txapeldunaren etxean jokatu zuen, Balaguer; 4-0 galdu zuen.
Udako oporraldiaren aurretik biek Errege eta Erregina kopak jokatu beharko dituzte.
Elene Sagardia Leka Eneako jokalaria