Lau urrezko, hiru zilarrezko eta zazpi brontzezko domina eskuratu dituzte atleta gazteek.
BAT Bidasoa Atletiko Taldea hamalau domina eskuan dituela bueltatu da Durangon jokatutako Gazte eta Junior Mailako Euskadiko Txapelketatik: lau urrezko, hiru zilarrezko eta zazpi brontzezko.
Gonzalo Tamayok disko jaurtiketan (13,73 metro/5 kg), Luis Aranzabalek pertikan (3,80 metro), Andrea Ortegak pertikan ere (2,10 metro) eta Andoni Eizagirrek 100 metroetan (11,36 segundo) lortu zituzten urrezko dominak. Tamayok, gainera, brontzezkoa ere irabazi zuen 1,5 kiloko diskoa 35,48 metro jaurtita, eta Eizagirrek, berriz, bi aldiz hobetu zuen bere marka final erdietan (11,41) eta finalean.
Zilarreko dominak Alex Ugena (110 metro hesi lasterketan 16,49 segundo), Oroitz Serrano (luzera saltoan 5,79 metro) eta Ana Gomezen eskutik (100 metroetan 12,71 segundo) iritsi ziren. Ugenak, gainera, bere marka haustea lortu zuen serie batean, 16,04.
Azkenik, brontzezko dominei dagokienez, Mikel Zubieta (5.000 metro, 17.48,52 minutu), Mikel Arburua (altuera saltoan 1,68 metro), Alex Ugena (luzera jauzian, 5,76 metro), Joseba Garcia (xabalina jaurtiketan, 46,62 metro), Iraia Mendizabal (3.000 metro, 13.00,25 minutu) eta Sara Mariezkurrenak (disko jaurtiketan, 26,07 metro) jantzi zituzten. Mariezkurrenak, gainera, bere marka hautsi zuen.
Euskadiko Txapelketan aritu diren BATeko atletak.