300 inkesta egingo dituzte telefono bidez Udaltzaingoaren zerbitzua erabili duten herritarren artean.
Udaltzaingo Arloak herritarren artean inkesta bat egingo du datozen asteetan, irundarrek zerbitzuaz duten iritzia jakiteko. Horretarako, 300 inkesta egingo dituzte telefono bidez, Udaltzaingoaren zerbitzuren bat erabili duten pertsonen artean. HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuak bideratuko ditu.
Lourdes Larraza Udaltzaingo Arloko arduradunak azaldu duenez, herritarrek udaltzainen lanaren inguruan ea zein iritzi daukaten jakin nahi dute, eta irundarrek dituzten espektatiba eta eskariei ea erantzuten dien ikusi. Horiek zehatz mehatz ezagutzea beharrezkotzat jo dute, “eraginkortasunez” erantzun ahal izateko.
Plan estrategikoa
Behin inkestak egin ondoren, gogoeta prozesu bat egingo dute, Irungo Udaltzaingoaren plan estrategikoa egiteko: “Horrela zerbitzuaren norabidea, eta etorkizunean hartuko duen bidea, antolakuntza eta jarduera zehazteko”.
Lourdes Larraza Udaltzaingo arloko arduraduna.