Hartu Trena kanpainako azken ekitaldiak egin dituzte asteburuan hainbat herritan.
Bildutako herritarrak trenera igo ziren, argazkirako
Dozenaka herritar elkartu zen igande eguerdian Hondarribiko San Pedro kalean euskal presoen eskubidearen alde lanean ari den Sare herritarra plataformak deituta. Hartu trena kanpainaren ekitaldi nagusia egin zuten igandean, eta Hondarribian ere, hainbat ekitaldi burutu zituzten. Besteak beste, Rosa Gomezek ekitaldirako propio idatzi zuen poema bat irakurri zuen, eta Eneko Haritza Garaialdek bi ipuin kontatu zituen.
Bildutakoek kantuz itxi zuten ekitaldiaren pertsiana, eta ondoren, tortilla pintxoak jateko eta sagardoa edateko aukera izan zuten.