Ostegunean 'Pintxo pote' grabatuko du ETBk Portuan

Pintxo pote saio berria emitituko du ETB1ek eta lehen grabazioa Hondarribian egingo dute.

Euskal Telebistako lehen kateak Hondarribia bisitatuko du ostegun arratsean, Portu auzoko pintxo pote giroa grabatzeko. Andoni Agirregomezkorta eta Asier Hormaza gidari izango dituen Pintxo pote saioa prestatzen ari da ETB1, eta lehen grabazioa Hondarribian egingo dute. Ostegunean izango da, 19:00etatik aurrera. Saioko arduradunek deialdia egin diete hondarribiarrei, pintxo potera animatu daitezen. Datorren astean hasiko dira saioa emititzen baina Euskal Telebistak ez du oraindik zehaztu zein egunetan. Egun gutxi barru aurkeztuko dute saio berria.
pintxo pote Txantxangorri

Portuko pintxo pote giroa grabatuko du ETBk ostegunean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.