Itxaropenentzat tarterik ez

Ezin izan zituen zaleak garaipen batekin agurtu, 0-1 galdu zuen etxean Leioaren kontra.

Real Unionek Bigarren B Mailan jarraituko du hurrengo denboraldian ere. Bigarren Mailara igotzeko ametsa ez du bete, azken jardunaldietan lortutako emaitzak medio. Hori gutxi balitz, ezin izan zituen zaleak garaipen batekin agurtu, eta etxean 0-1 galdu zuen azken partida, Leioaren kontra. Txuribeltzek aukera oso gutxi zituzten igoera play off-ak jokatzeko, eta atzokoan irabazi izango balute ere, ezin izango ziren sailkatu, bi arerio zuzenek, Socuellamos eta Toledok, ez zutelako huts egin. Socuellamosek 3-2 irabazi zuen, eta Toledok berdindu egin zuen etxean, 1-1, Guadalajararen kontra. Berdinketa nahikoa zuten play off-etarako sailkatzeko.
real union

Portugalete-Real Union partida. (Argazkia: Pasion Txuribeltz)

   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.