[Bideoa] Urpean gelditu da berriro Katsikas

Goizean izan da ekaitza, eta ura denda guztietan sartu da.

Katsikas uholdea

Katsikas kanpalekuan euria egiten duen aldiro ura dendetan sartzen da

Albiste oso txarrak jaso ditugu gaur arratsaldean Katsikas errefuxiatuen kanpalekutik. Berriro urpean geratu da, beste ekaitza baten ondorioz. Oraingoa, gainera, bertan ginela bizitu genuena baino indartsuagoa izan da, eta ura denda guztietan sartu da, salbuespenik gabe. Olvidados gobernuz kanpoko erakundeko arduraduna den Olga San martinek grabatutako bideoan —gaztelaniaz dago—, argi antzeman daiteke uholdearen tamaina, eta Katsikasko errefuxiatuen bizi baldintzak. Hondarribitik Greziara egitasmoko informazio guztia, hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.