Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Plan estrategikoa, Bidasoa Bizirik-en erronka

"Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutu eta agentziaren ekintza plana birkokatu" nahi dutela azaldu du Miguel Angel Paezek.

Aizpea Amas
Irun
2016/05/13
Bidasoa Bizirik-ek 2015eko memoriaren aurkezpena egin du gaur, eta horrez gain, 2016rako dituen erronken berri eman du. Horietako bat plan estrategikoa egitea izango da. Horren berri eman dute gaur Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak eta Juan Mari Altuna presidenteordeak. Plan estrategiko horren bidez, “non dauden eta nora joan nahi duten” jakin nahi dutela azaldu du Altunak. “Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutu eta agentziaren ekintza plana birkokatu” nahi dutela zehaztu du Paezek. Plan horren txostena udazken alderako prest edukiko dutela aurreratu du Bidasoa Bizirik-eko presidenteak. Bigarren erronka nagusia OarsoBidasoko Industrialdeak-ekin batera lan egitea izango da. Jarduera ekonomikoentzat lur berria lortzea geroz eta zailagoa dela esan du Paezek, eta hori dela eta, lur horien erabilera sustatu nahi dutela esan du, “pabilioi horietako batzuk hutsak edo okupazio tasa txikia” dutela kontuan hartuta. 17.000 arreta 2015ari dagokionez, enpleguarekin lotutako entitateen arteko kolaborazioa eta enpresen sarearekin harremana indartu dutela nabarmendu du Paezek. Guztira, 16.800 aldiz eskaini dute arreta El Espazio bulegoan, bai kontsulta baita tailerretan ere. Enpleguari dagokionez, 468 lan eskaintza kudeatu dituzte bulegoan, eta horrez gain, Bidasoa Bizirik-ek antolatutako Enpleguaren Astean (bi aldiz egin da) 234 lan eskaintza kudeatu dituzte. Bidasoak %16ko langabezia tasa du, eta langabe profila emakumea eta 45 urtetik gorakoa da. Paezen arabera, ez dira egokitzen eskaera eta eskaintza askotan, enpresek kualifikazio maila handiko eta oso lan perfil zehatzak eskatzen dituztelako. Edonola ere, langabearen perfil hori kontuan hartuta, hainbat ekintza egin dituztela gogorarazi du, esate baterako, formazioa eskainiz (sukaldaritzako profesionaltasun ziurtagiriarekin) eta enpresekin bitartekari lanak eginez. Zentzu horretan, 240 enpresekin aritu dira elkarlanean, eta 86 enpresa txikiren nazioarteratzea sustatzeko lanean aritu da. Elkarlanaren emaitza izan da Agglomeration Sud Pays Basque erakundearekin egin duten lankidetza, mugaz gaindikoa. Ekintzaileentzako babes, aholkularitza eta formazio ekintzak aurrera eraman dituztela gaineratu du Paezek, eta 824 lagunek jaso dutela arreta. Guztira, 155 enpresa berri egin dituzte eta 175 enplegu sortu. Iaz egindako bi jarduera ere nabarmendu dituzte: Krea Bidasoa topaketa, ekintzailetza, berrikuntza eta sormenaren alorrekoa; eta Irun Open Innovation, enpresa, ekintzaile, sortzaile eta entitate publiko eta pribatuen arteko topagunea. Azkenik, turismo alorra ere jorratzen du Bidasoa Bizirik-ek, eta hala, turismo bulegoetan 106.000 mila kontsulta egin zirela adierazi du, eta horietatik, 40.000, webgunean. Zentzu horretan, sare sozialetan Visit Hondarribia Irun oinarrizkoa izan dela nabarmendu dute.
Bidasoa Bizirik

Juan Mari Altuna eta Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteordea eta presidentea, hurrenez hurren.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.