Hainbat kirol probatzeko aukera izango du edonork, baina dibertsitate funtzionala duten pertsonen gorputzean sartuta.
Igande Sasoi berri bat izango da etzi, eta oraingoan, kirol egokitua izango da protagonista. Ekintzak 10:00etan hasiko dira, eta goiz osoan zehar, hainbat kirol probatzeko aukera izango du edonork, baina dibertsitate funtzionala duten pertsonen gorputzean sartuta.
Lehenengo ekintza Decabike izango da. Bizikletan ibilbide bat egingo dute, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da, Txingudi merkataritza zentroan (gaur arte) edo bihar, Colon pasealekuko sarreran. Izen emateak 2 euro balio du.
11:00etan hasiko dira gainontzeko jarduerak. Diziplina bakoitzak bere espazioa izango du: saskibaloia, eskubaloia, eskrima, patinaketa, mahai tenisa, eslalona… Horrez gain, Santiagotarrak-en eskutik ergometroa probatzeko aukera izango da. Era berean, itsuen tokian jartzeko antifaz batzuen bidez zirkuitu bat jarriko dute.

kirol egokitua