Ikastaro horien plaza kopurua 1.842 pertsonakoa da. Behin aldez aurretik izena emanda, plazen zozketa hilaren 25ean egingo dute
Azken Portu kiroldegiaren ataria
Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako igerilekuetan 153 ikastaro, 1.842 plazako mugarekin, egingo dituzte udan. Eta horietarako izena emateko aukera zabalik dagoela jakinarazi du Irungo Udaleko Kirol departamentuak, hilaren 24ra arte. Izen ematea
udalaren webgunearen bitartez, edo kiroldegietan egin daiteke.
Orotariko ikastaroak dira eskainiko direnak, haur, gazte eta helduentzat. Horiek denak
Irunkirol-en webgunean ezagutu daitezke. Horrela, Artalekun ikastaro horietarako 1.025 toki daude, 817 Azken Portun.
Aldez aurretik egin diren izen emate horien arteko zozketa hilaren 25ean egingo da, 12:00etan. Egun horretako 15:00etan jarriko dituzte onuradunen zerrendak ikusgai, eta hilaren 30ean behin betiko izen ematea egiteko epea zabalduko da.
Bestalde, igeriketa proba bat egin beharko dute ikastaroetako partaideek. Hori hilaren 28an da, goizez (10:00-12:00) eta arratsaldez (16:00-17:00) bai Artalekun zein Azken Portun.