Atxikimendu asko lortzen ari da Hondarribiko Gure Esku dago
Erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimenduak lortze aldera, ekainaren 4an (larunbata) ekitaldi handia egingo du Gure Esku Dago (GED) plataformako Hondarribiko taldeak. Portua auzoan izango da, San Pedro kalean, eta oraindik egitaraua aurreratzerik ez duten arren, Mikel Mariskal GEDren kideak azaldu du herritarrek euren mezuak adierazteko aukera izango dutela.
Azken hilabeteotan lan handia egiten ari da Hondarribiko GED, eta askotariko taldeen babesa lortu du dagoeneko. Ekainaren 4an lan horren adierazle izango den festa egingo dute, eta, noski, hurrengo asteburuari begira jarriko dira. Izan ere, ekainaren 12an GEDren badiako hiru taldeek Eskuen Eguna ospatuko dute. Eskutik helduta, hondarribiarrak Hondarribitik eta hendaiarrak Hendaiatik, Irun aldera abiatuko dira, eta bertan elkartuko dira erabakitzeko eskubidearen alde dauden bidasoar guztiak. “Jende guztiak Gure Esku Dagoren elastiko laranjak janztea nahiko genuke, giza-katea ikusgarria izan dadin”, erantsi du Mariskalek.
Hori horrela, hurrengo ekimenen gaineko informazioa banatzeko eta elastikoak saltzeko mahaia jarriko dute hurrengo asteburuetan San Pedro kalean, bihartik hasita.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.