Herritarren partaidetzarako araudiaren lehen trazak Oiasso Erromatar Museoan aurkeztuko dituzte, hilaren 18an
Udalaren herritarren parte hartze saio bat
Irungo Udalak bilera egingo du hala nahi duten guztiekin herritarren partaidetzarako araudiaren lehen ildoak aurkezteko. Bilkura hilaren 18an (asteazkena) egingo dute, 19:00etan hasita eta Oiasso Erromatar Museoan.
Udalak esan duenez, traza horien aurkezpena araudia osatzen ari den lantaldeak egingo du, prozesua azalduz eta erregelamendu horren egituraren proposamena proposatuz.
Udalaren arabera, herritarren partaidetza “iraunkorra eta benetakoa” bermatuko duen lanabesa egin nahi dute, “herritarren iritziak eta ekintzak duen garrantzian oinarritutako araudi bat diseinatze aldera”.
Araudia osatzeko lantaldean talde politikoak eta hiriko eragileek dituzte ordezkariak.