Amaita elkartea hainbat arlotako adituek osatzen dute. Zer egiten duten azaltzeko jardunaldiak antolatu dituzte.

Haurdun daudenei zerbitzu osoa eman nahi die Amaitak
Haurdun dauden emakumeei, eta oro har bikoteei prestakuntza eta laguntza emateko
Amaita elkartea sortu dute Irunen. Lantaldea osatu dute zerbitzu ona emateko: emagin batek, sexologo batek, eta erditze mugimenduan aditu den kide batek osatzen dute. “Modu honetara”, esan dute Amaitako kideek, “diziplina anitzeko zerbitzua eman nahi dugu”.
Elkartearen berri emateko jardunaldiak antolatu dituzte, erditzean eta haurdunaldian zentratuta. Maiatzeko hiru ostiraletan egingo dituzte (lehena hilaren 6an egin zuten), eta horietan haurdunaldietan jakin beharreko guztiaren berri ematen saiatuko dira (behean egitaraua). Horietan sarrera libre da, baina aldez aurretik plaza erreserbatu behar da. 18:00etatik 20:00etara izango dira hilaren 13ko eta 20ko saioak.
Elkartearekin harremanetan jartzeko edo jardunaldietan parte hartzeko asmoa dagoela jakinarazteko hainbat telefono zenbaki prest dituzte: 618 626 208 (Aitziber), 656 721 492 (Josune) edo 622 247 523 (Irene).
Posta elektronikoz ere jar daiteke Amaitarekin harremanetan.
Egitaraua (jarduerak Irungo Nafarroa etorbideko 15. zenbakian dagoen Estudio Biomedicon dira, 18:00etatik 20:00etara).
- Hilaren 13an, Irene del Campo emaginarekin, Aitziber Estonba sexologoarekin, eta Kontxi Garmendia fisioterapeutarekin mahai-ingurua: Nola eraman aurrera haurdunaldi eta erditze kontzientea? (gaztelaniaz).
- Hilaren 20an, Josune Goikoetxea Juanena gorpuz hezkuntzan adituak Nuria Vivesen Parto y movimiento metodoaren berri emango du.