Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sagardo Egunetik Boliviara

Larunbat honetan izango da Sagardo Eguna, Urdanibia plazan, 18:00etatik aurrera. Aurten ere, bildutako dirua Taupadak elkartera bideratuko dute.

Aizpea Amas
Irun
2016/05/09
Aurten ohi baino beranduago zipriztinduko da sagardoz Urdanibia plaza. Urtero bezala, maiatzeko bigarren larunbatarekin egingo dute Sagardo Eguna, 21.ena, Irunen (18:00etatik aurrea), baina aurten 14a tokatu da. “Batek baino gehiagok galdetu digute ea aurtengo Sagardo Eguna pasatu den”, esan du Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak. Ez, bada, larunbat honetan izango da. Gaur goizean egin dute aurkezpena Ola sagardotegian bertan Juanjo Aldako Kurpil Kirolak gastronomia elkarteko presidenteak, Monica Martinez udaleko Kooperazio ordezkariak eta Fernando de la Hera Taupadak elkarteko presidenteak, Bengoetxearekin batera. Festak urteroko zenbakiak izango ditu: 4.000tik gora botila askatuko dituzte irundarren gozamenerako eta 3.000 tiket jarriko dituzte salmentan, 6 euroan. Horrek eskubidea emango dio erosleari 10 aldiz basoa betetzeko, pintxo bat jateko eta zapia eskuratzeko. Horrez gain, hainbat zozketa izango dira. Egun horretan 100dik gora boluntariok (taberna eta elkarteetakoak) lana egingo dute bakailao tortilla eta txorizo pintxoak prestatzen. Urtero etekina ateratzen du Sagardo Egunak, “1.100 euro inguru”, De la Herak zehaztu duenez, eta horiek Taupadak elkartera zuzenduko dira, ohi bezala. Taupadak elkartea Boliviako San Ignacio Moxos herriko musika eskola finantzatzeko izango da. De la Herak azaldu duenez, musika eskolak berak ez du baliabide propiorik, eta horrenbestez, haren egonkortasuna bermatzeko oilategi bat sortu nahi dute, arrautzen salmentatik musika eskola finantzatzeko. Bidasoko ordezkari bakarra Hogei sagardogilek parte hartuko du, eta bakarra izango da Bidasokoa, Ola sagardotegia. Bengoetxea, zentzu horretan, atsekabetuta azaldu da: “Lehen Hondarribiako Sagarzazuk parte hartzen zuen, baina itxi zuen. Irunek ordezkaritza izatea ondo dago, baina Hondarribiak ere izan duen iraganarekin, eta Ama Guadalupekoa, gainera, sagardoaren santua izanda, ordezkaritza izan beharko luke”. Guztien artean, Labela duten bost sagardotegik parte hartuko dute, Olak kasu. Hain zuzen, ekoizpenaren %100 etxekoa du Irungo sagardotegiak, Bengoetxeak azaldu duenez.
sagardo eguna

Sagardo egunaren aurkezpena Ola sagardotegian. Juanjo Aldako, Monica Martinez, Fernando de la Hera eta Iñaki Bengoetxea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.