Udaltzaingoak kartelak "erdara hutsean" jarri dituelako eskatu du Abotsanitz alderdiak euskararen ordenantza bete dadila
Abotsanitzek kartel honi egiten dio erreferentzia ordenantza betearaztea eskatzeko. Argazkia: Abotsanitzek bidalia
Abotsanitzek alkateari eskatu dio Euskararen Udal Ordenantza bete dadila. Eskaera horren arrazoia da Udaltzaingoak kartelak gaztelera hutsean jarri dituela (irudian ikus daitekeen bezala), “horrek udal ordenantzaren arau hauste bat eragiten du”, esan dute Abotsanitzeko kideek HITZAra bidalitako oharrean.
Alderdiaren arabera, ez da lehen aldia gisa horretako “arau hauste” bat egiten dutela departamentu horretan, “beraz, larriagotzat jotzen dugu ordenantza honekin gertatzen ari dena”. Abotsanitzek udalari eskatu dio “arau hauste honen ardurak eta arduradunak zehaztea”.