Erlaitz Aiako Harria Mendiko Lasterketaren laugarren ekitaldia igandean izango da, 350 partaiderekin
2014ko edizioan, partaideak helmugara iristen
IV. Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa etzi (igandea) jokatuko da. Oarso Bidasoko mendiko lasterketen artean seigarrena da, Mitxintxolakoaren (Donibane), Lezo-Jaizkibelen, Talaiaren, Pasaiako Mendi Lasterketaren, eta San Markoko Igoeraren ondoren. Izena emateko plazak aspalditik agortu ziren, 350. Oarso Bidasoko hurrena
Oiartzungo Intxixu Trail da, ekainaren 12an.
09:00etan abiatuko da helduen lasterketa Ola sagardotegitik. Orotara 23 kilometro egin ondoren, eta 3.200 metroko desnibel metatua gainditu ondoren, iritsiko dira mendiko lasterkariak Siutz inguruan dagoen helmugara; bitarte horretan sei hornidura postu egongo dira, horietatik hiru jaki solidoekin. Siutz ikastetxean egongo dira aldagelak eta dutxak. Sarien banaketa eta luntxa ere bertan egingo dituzte. Gazteen mailetako lasterketak ere egongo dira.
Iazko irabazleak Alizia Olazabal irundarra emakumeetan eta Ismael Razga gizonetan izan ziren.
Mimoz prestatu dute aurten ere Erlaitz Mendi Elkarteko Mugalariek jada Euskal Herriko mendiko lasterketetan erreferentzia den proba.