Pertsona helduen ongizatea hobetzeko programa berria aurkeztu du Irungo Udalak.

Besteekin harremantzeak eta ekintzetan parte hartzeak isolamendua saihesten laguntzen du
75 urtetik gora izan eta Irunen bakarrik bizi diren adinekoen zerrendara 303 pertsona gehiago gehitu dira aurtengoan. Datu hauek jakinda, adinekoen isolamendua saihesteko prebentzio programa berria martxan jarri du Irungo Udalak.
Programaren aurkezpena egin dute gaur Sergio Corchon
Gizarte Ongizateko ordezkariak eta Mercedes Acera psikologoak. Corchonek aipatu du programaren helburua udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta ekintzen berri ematea dela. “Adinekoen bizi kalitatea hobetu dadin”, gehitu du. Corchonen esanetan “ongizatea, harremanak areagotuz lortu daiteke. Baita eskaintzen diren kultura, osasun fisiko eta emozionala lantzeko formakuntzetan parte hartuz ere”.