Eredu patriarkala deseraikitzeko jardunaldiak antolatu ditu Lakaxitako gizon taldeak.

Matxismoa deseraikitzeko jardualdinak antolatuko ditu Lakaxitako gizon taldeak
Lakaxitako gizon talde txiki bat matxismoari buruzko galderen hausnarketa egiten ari da azkenaldian;
nori dagokio matxismoaren aurkako borroka? Zer egiten dugu gizonek zehazki matxismoaren aurrean? Zer gure gizontasun eredu patriarkal hegemonikoa aldatzeko? Lakaxitako kideek gai honen inguruan hitzaldi eta tailer ugari jaso dituzte, oraingoan, ordea,
Matxismoa des-eraikitzen izeneko jardunaldi irekiak antolatu dituzte.
Bi hitzaldi eta tailer bat eskainiko dira Lakaxitan. Maiatzaren 12an 19:00etan mikro-matxismoen inguruko tailerra emango du Ibon Arrizabalagak. Maiatzaren 15ean 17:30ean
Gure genealogia feministak lana aurkeztuko dute Miren Aranguren, Edurne Epelde eta Iratxe Retolazak. Eta ekainaren 9an
Gizonak eta feminismoaren inguruan hausnartzeko aukera egongo da Jokin Azpiazurekin. Antolatzaileek aipatu dute haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jardunaldietan.