Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irribarreak instant batean itzali daitezke

Pertsona bakoitzak bere drama ekarri du motxilan Katsikasera, imajina ezinezkoa.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/04
Katsikas kronika

Militarrek catering zerbitzua dute, baina iheslariek boluntarioen janaria nahiago dute

Ostiral gauean itzuliko dira Hondarribira Lurdes Retegi, Edurne Nogeras, Marije Zapirain, Izaskun Eizagirre, Maite Garcia eta Mari Jose Aseginolaza. Herri ekimen eder baten enbaxadore gisa etorri ziren Katsikasera, eta ez dira etorri ziren bezala bueltatuko. Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia bizitzen ari dira, eta barnean eramango dute beti. “Egoera hain zaila izanda, ez nuen uste horrelako alaitasunik aurkituko nukeenik”, aitortu du Retegik. Martxotik Hondarribian bildutako arropa banatzera etorri dira, eta hasi dira banatzen, baina ez dira hori bakarrik egiten ari. Eskolan lagundu dute, dozenaka haurren lagun egin dira, eta eskolako kantak irakatsi dizkiete. Ze eromena globoak atera dituztenean! Scooby doo eskumuturrekoak egiten ere ikasi dute ume errefuxiatuek haiekin. “Goiza oso polita izan da, arratsaldea estresanteagoa”, erantsi du Retegik. Gaur ere leher eginda bukatu du honarribiarrak, beste bost herrikideek bezala. Egi biribila da etorri aurretik esan zigutena, Katsikasen egun bat hilabete bezalakoa dela. Bihar arropa gehiago banatuko dute hondarribiarrek, goiz eta arratsaldez, baina afaria banatzeko eta baby-hammamean laguntzeko izena eman dute, txandaka. Jaioberriak bainatzeko zonaldea da, Olvidados erakundeak sortu duena. Hondarribiarrek ez dute Katsikas ahaztuko, baina hemengoek ere luzez gogoan izango dute bi kamioi, sei emakume eta kazetari bat bidali zien herriaren izena. Jaioberri asko daude Katsikasen, eta hemendik gutxira gehiago izango dira, berrogeita hamar emakume haurdun daudelako. Ez da bidezkoa gerratik ihes egin duen ama batek harrizko infernu honetan hazi behar izatea bere umeak. Haurrek irribarre egiten dutenean ahaztu egiten zaizu nola bizi diren, baina muturreko egoeran bizi dira, eta edozein unetan irribar guztiak itzali daitezke. Bart gauean gertakari larria izan zen palestinar eta siriar batzuren artean eta gaur jende gutxiagok egingo du lo Katsikasen. Pertsona bakoitzak bere drama du barnean, imajina ezinezkoa. Herenegun neskatila batek kamioian Euskal Herrira ekartzeko eskatu zigun, bera bakarrik, ez ziola beste inori esango. Zortzi urte izango zituen gehienez. Gaur maleteroan sartzen saiatu da. Negarrez geratu da, eta bihotza puskatu zaigu berriro.
Katsikas irribarreak

Familiaz familia banatu dute arropa hondarribiarrek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.