Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehen eta horretarako, 010 telefono zenbakira deitu edota Irungo Udalaren webgunea balia dezakete.
Narrastiak eta anfibioak behatu eta identifikatzeko irteera antolatu du Aiako Harriko Lapuriturrira Irungo Udalak. Udaberria dela espezie horiek behatzeko unerik egokiena zehaztu dute antolatzaileek, “garai horretan baitaude aktiboen”. Sugandilak, apoak, uhandreak, muskerrak eta igelak ikusteko aukera izango dute besteak beste, irteeran parte hartzen duten lagunek, eta horretarako Lapuriturriko putzu, txoko eta inguruak bisitatuko dituzte Xabier Rubio adituarekin batera.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehen eta horretarako, 010 telefono zenbakira deitu edota
Irungo Udalaren webgunea balia dezakete. Gehienez 25 lagun onartuko dituzte. Irteera hilaren 14an egingo dute lapuriturri informazio gunetik abiatuta 10:30ean.