Helduentzako xake hastapen ikastaroa

Helduentzako 6 saioko xake hastapen ikastaroa antolatu du Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak.

Xakea, Marlaxka

Helduentzako xake hastapen ikastaroa bihar hasiko da

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak helduentzako xake ikastaroa antolatu du Hondarribiko Kasino Zaharrean. Hastapen ikastaroa izango da, beraz, ez da beharrezkoa izango xakeari buruz ezer jakitea. Sei saioko ikastaroa izango da; maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean eta 8an. Asteazkenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara eta Oscar Holgado izango da ikastaroaren arduraduna. Izen ematea 6 eurokoa da eta posta elektroniko honetara idatzi edo 670261643 telefono zenbakira deitu beharko da. Ordutegi eta egunekin arazoak izan, baina interesatuta dagoenari antolatzaileekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu diote antolatzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.