Bide heziketako saioa ere antolatu dute horren harira gaur Kateako Adinekoen zentroan 17:30ean.
Zaintza areagotu egingo dute Irungo udaltzainek aste honetan. Seinaleak errespetatzen diren ikuskatu nahi dute, eta horren bidez, oinezkoen harrapatzeak ekidin abiatu duten kanpainaren bidez. Atzo hasi zuten kanpaina eta hilaren 8a arte mantenduko dute, eta egun horietan, autoek zein oinezkoek seinaleak errespetatzen dituzten ikuskatuko dute.
Kanpainaren barruan kontrolak egingo dituzte udaltzainek kale nagusietan. Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun segururako eta iraunkorrerako Plan Estrategikoaren barruan abiatu duten kanpainak, istripuak murriztea duela helburu esan dute arduradunek. Bide heziketako saioa ere antolatu dute horren harira gaur Kateako Adinekoen zentroan 17:30ean.