Bart gauean iritsi ziren Hondarribiko emakume boluntarioak eta gaur hasiko dira arropa banatzen.
Atzo luze joan zitzaigun eguna Katsikasen.
Ekaitzaren erruz berandu arte egin behar izan zuten lan kanpalekuan laguntzen ari diren talde eta pertsonek. Ez da gau erraza izan iheslarientzat, baina egoera okerragoak bizitzetik datozen pertsonak dira. Katsikasen ez dago erakunde handirik, eta medio nabarmenik ere, baina laguntzera joan direnak pertsonak dira, eta harreman oso polita sortu da errefuxiatuen eta boluntarioen artean.
Frexko eta euritsu esnatu da eguna Ioanninan. Bart gauez iritsi ziren sei emakume hondarribiarrak aireportura. Olvidados erakundeko koordinatzailearekin eta ekaina bukaerara arte lanera etorri den Pirinioetako neska aragoiar batekin afaldu genuen. Gaurko plana zehaztuta dago, nolabait.
Gosaldu eta ondoren kanpalekura joango gara; zain izango ditugu laguntzeko. Saiatuko gara ahalik eta gehiena egiten, gaur ere lan handia izango baitute egiteko.
Arratsalderako beste ekaitz bat espero da. Goizez euria, arratsaldez ekaitza.
Garai bateko militarren aerodromo batean kuntatu dute Katsikas errefuxiatuentzako kanpalekua