[Galeria] Katsikas. Uholdea eta barealdia

Ur asko bota du arratsaldean Katsikasen eta kalte ugari eragin ditu. Boluntarioek lan handia egin dute ura dendetatik ateratzeko.

Katsikas. Uholdea

Medio gutxirekin, lan handia egiten ari dira boluntarioak Katsikasen

Egun gogorra izan da Katsikas errefuxiatuentzako kanpalekuan igaro dugun lehena. Goizean eremua erakutsi digute eta iheslarietako batzurekin egoteko aukera izan dugu. Etorri aurretik ikusiak genituen haurren irribarreak argazkitan, baina kamerek ezindute jaso aurrez-aurre duten diztira. Baina arratsaldean ekaitza iritsi da, oso ekaitza bortitza eta luzea, kanpalekuan triskantzak sortu dituena. Eta uholdea eragin du ekaitzak, boluntarioen uholdea. Hogeitabost boluntario inguru zeuden gaur Katsikasen, denak gobernuz kanpoko erakunde txikietako kideak edo boluntario hutsak, banaka bertara joandakoak. Itzela egiten duten lana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.