
Fred Wesleyk Café Irunen joko du ostiral honetan
Fred Wesleyk, James Brownen orkestrako tronboi jotzaile eta zuzendari izandakoak,
Generations izeneko lan berria aurkeztuko du Café Irunen ostiralean. Sarrerak 15 eurotan eros daitezke
web orrialdean edo Café Irun jatetxean. Egunean bertan, 18 eurotan salduko dira.
Ateak 20:00etan irekiko dira eta 20:30ean Sky Beats taldeak emango dio hasiera kontzertuari
Ad Libitum azken laneko kantekin. Ondoren izango da Fred Wesley, Leonardo Corradi eta Tony Match hirukoteaz gozatzeko aukera.