San Juan eta Hondarribia nagusi trainerilletan. Asteburuan Gipuzkoako Ligako lehen bi estropadak jokatu dira, arrosen eta berdeen garaipenekin mailarik nagusienetan.
Neska sanjuandarren trainerilla, larunbatean, Loiolan
Gipuzkoako Trainerilla Liga hasi da. Loiolan egin zuten lehen estropada larunbatean, eta atzo Zarautzen bigarrena. Eta horietan guztietan, nagusien mailetan, San Juan eta Hondarribia garaile. Lehen kolpeak latzak izan dira Oarso Bidasoko trainerillenak.
Larunbata, Loiolan. Emakumeen absolutuetan San Juan nagusi Orioren aurretik —Hibaika 6. izan zen—, eta gizonetan Hondarribia garaile —San Juanen deskalifikazioa medio—. Hortaz, lehen urratsean postuak garbi utzi zituzten bi taldeek mailarik nagusienetan; Oiartzun, gizonen absolutuan, seigarren.. Federazio kopan ere, gizonetan, puntu zaparrada: Hondarribia B eta C lehen eta bigarren hurrenez hurren, eta San Juan C hirugarren. Gizonen Gazteen Mailan, Oarso Bidasoko lehen trainerilla Trintxerpeko Illunbe, bosgarren postuan.
Igandea, atzo, Zarautzen. Emakumeen absolutuan berriz ere San Juan onena, Hibaika hirugarren. Gizonen Senior Mailan ere arrosak nagusi—Hondarribia bigarren izan zen—, eta Oiartzun seigarren.
Hortaz, bateletan bezala, Oarso Bidasoko ontzien nagusitasuna ukaezina izaten ari da trainerillen ligan, hasieran bederen.