Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidaiaren kronika. Laugarren eguna (1)

Hemezortzi orduko itsas bidaia eta gero, Igoumenitsatik, ordu eta erdira izango dugu Katsikasko kanpalekua.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/02
Ancona Kronika ferry

Hemezortzi ordu ferryan eman eta gero, Grezian gara

Hiru ospakizun elkartu zitzaizkigun atzo Anconako portuan, ferryaren zain ginela. Amaren eguna, langileena, eta ortodoxoen Pazko igandea. Kultura asko aurkitu daitezke Anconan eta errumaniar ugari bizi da bertan, Errumaniako produktuen dena daukatelarik. Hala, nire bidaikideek erosketak egiteko baliatu zuten goiza, eta haien herrialdeko bazkari tradizionala prestatu zuten, ortodoxoen Pazko igandea ospatzeko. Bazkaltzeko, kamioitik pale batzuk jaitsi eta mahai bat inprobisatu genuen aparkalekuan. Mahai handia zen, baina Gheorgeren emazteak hainbeste plater prestatu zituen, ez zela tokitik mahain denerako. Hasteko, salam de vara, ona rosi, toba, eta rosi. Ondoren, salato de ceapo si rosi, mici, cirnat de porc eta icre de peste. Postrerako, cozonac cu muca si rahat. Eta edateko, horinca de prune bazkaldu aurretik, ardoa bazkarirako -Arabako Errioxakoa-, eta visinata, digestivo bezala. Itzela bazkaria. Ferryan sartzea baino dezente gehiago kostatu zitzaigun txartelak erostea, gure aurretik zain inor ez eduki arren. Sinistuta gaude gurekin hainbat tasa berri asmatu zituztela, garraio “humanitarioa” generamala adierazi arren. Eskerrak daramagun kargaren herena deklaratu genuela! Ferryan, bateriak kargatzeko aprobetxatu genuen, elektronikoak eta besteak. Bi konpainia dira Anconatik Greziarako itsas bidaia eskaintzen dutena eta Greziako konpainiarekin bidaiatuz gero behintzat -bestea italiarra da, baina ez da Igoumenitsara joaten-, Interneteko konexioa oso txarra da barkuan, ezpada kaxatik pasatuta. Oinarrizko preziotik kanpora zerbitzuak kobratzeko gaitasun handiko konpainia da, eta ordenagailuari atseden ematea erabaki genuen, etsita. Gaur goizean ere saiatu gara, baina lurra hartu eta gerorako uztea erabaki dugu, Interneteko seinalea berreskuratzen dugunerako. Goizeko hamarrak aldera -bederatziak Euskal Herrian- iritsi da ferrya Igoumenitsara. Ordu eta erdira dugu Katsikas, eta urduri gaude. Olvidados gobernuz kanpoko erakundearekin harremanetan jarriko gara orain, iristen garenean kamioiak sartzeko aukera ote dugun galdetzeko. Bestela bihar goizean egingo dugu, boluntarioak iristen direnean. Seiak aldera abiatu dira sei emakumeak Bilbotik eta dagoeneko Amsterdamen egongo dira, Atenaserako hegaldiaren zain. Gero beste bat hartu beharko dute Ioanninara joateko. Gaueko hamarretan iritsiko dira Epiroko hiriburura, eta bertan egingo dute lo, apartamentu batean. Zazpi kilometro daude Ioanninatik Katsikasera. Astearte goizean ikusiko dugu elkar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.