Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidaiaren kronika. Hirugarren eguna (1)

Anconatik Igoumenitsarako ferrya hartuko dugu gaur. Itsaso zakarra iragarrita dago.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/05/01
Ancona euria kronika

Euria egin du gau osoan Anconako portuan, eta hala jarraituko du

Bustitik esnatu zaigu eguna Anconan. Ortodoxoak Pazko ospakizunetan dabiltza eta atzo gauerdian Anconan bizi diren errumaniarrek meza ospatu zuten haien tenpluan. Guk ez genuen kandelarik eraman eta euritan pasa dugu gau osoa. Okerrena da datorkiguna, eguraldia are eta okerragoa espero baitugu hurrengo egunetarako. Katsikasen ekaitzak espero dira asteazkenera arte, eta euria ez da geratuko boluntarioek etxerako bidea hartu bitartean. Barkatuko digute kandelarik jarri ez izana, deskuidoz izan da. Igoumenitsara doan ferrya hartuko dugu gaur, arratsaldeko bostetan. Hemezortzi orduko bidaia da, 843 kilometro, 455 itsas milia, eta ez dirudi oso lasaia izango denik. Kamioilari izatea zer den ikasten ari gara Hondarribitik Greziara, eta arrantzaleek ekaitzekin topo egiten dutenean sentitzen dutenera hurbilduko gara gaur. Hori bai, lau pisuko munstro baten babesean egingo dugu, gozo-gozo. Beste batean animatuko gara arrantzaleekin antxoetara edo. Katsikasen ekaitzak espero direla esatea ez da broma. Abisatuta gaude euria egiten duen aldiro errefuxiatuen kanpalekua ur azpian geratzen dela, hortaz, ez dugu pentsatu nahi bihartik aurrera bertan gertatu daitekeena. Eguraldi iragarpenek hutsik egiten ez badute, arropa banatzea ez da egin beharko dugun lan bakarra. Bihar goizeko hamarrak eta erdietan iritsiko omen gara Igoumenitsara. Pentsatzen dut itsaso zakarrarekin ordutegia malguagoa izango dela. Akaso, olatu pare bat hartuta ordu erdi aurreratu gaitezke; patroiaren arabera izaten da hori. Igoumenitsako portutik ordu eta erdiko bidaia baino ez zaigu geratuko Katsikaseraino. Gutxi falta zaigu. Eguerdirako iritsiko gara kanpalekura, baina boluntarioak iritsi arte ez dugu deskargatuko. Goizeko seietan hartuko dute hegazkina Bilbon sei boluntarioek. Gauean ailegatuko dira Ioanninara, Amsterdamen eta Atenasen eskala egin eta gero. Emakumeak dira seiak, hondarribiarrak denak; bakoitzak bere hegaldia ordainduta bidaiatuko du Greziara, eta egonaldia ere ordainduko dute beraiek. Izan ere, kanpainan bildutako diru guztia bilketan jaso ezin zen arropa erostera bideratu da: barruko arropak, pixoihalak, emakumeentzako konpresak, eguzki kremak eta biserak. Dena ongi, asteartetik aurrera banatuko da martxotik Hondarribian bildutako arropa. 30.000 kilo guztira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.