[Argazki galeria] Herri olinpiadak, Hondartzako Estadio Olinpikoan

Herri olinpiaden barruan, Dekatlon proba egin zuten larunbat arratsaldean Hondarribiko Herri Olinpiadetan parte hartzen ari diren kuadrillek. Beti bezala umore onez, baina oraingoan lehiaketa puntu bat gehiagorekin, herri olinpiada hauetan berreskuratu egin den proba egin zuten.

herri.olinpiadak

Koadrila bat, soka saltoan

Herri olinpiaden barruan, Dekatlon proba egin zuten larunbat arratsaldean Hondarribiko Herri Olinpiadetan parte hartzen ari diren kuadrillek. Beti bezala umore onez, baina oraingoan lehiaketa puntu bat gehiagorekin, herri olinpiada hauetan berreskuratu egin den proba egin zuten. Abiadura, indar eta abilezia lehiak uztartu egin ziren hamar probako deman. Lehiakideek bazekiten zer nolako erronkak zituzten aurrean, eta azken aldian hain modan dagoen running estiloko maiak eta gisa horretako kirol jantziak nagusi izan ziren Hondartzako pistetan eta kai berriaren inguruan. Nobedade bat. Larunbatetik izen berria du Hondartzako pistak. Hondartzako Estadio Olinpikoa da orain. Ondokoak, larunbateko hainbat argazki dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.