Saldo birtuala eta aparkatzeko aukera tiket berririk atera gabe luzatzea dira bi aukera berriak. Irungo TAO sakelakotik kudeatzeko Eysamobile aplikazioa 2.000 irundarrek dute.
TAO makina bat, Irunen
Irungo TAO makinetan ordainketak egiteko bi aukera berri daude. Lehena, saldo birtualaren aukera da; bigarrena, aparkatzeko denbora handitzearena.
Saldo birtuala: norbaitek epe laburrerako aparkatu nahi badu, eta adibidez, bi euroko txanpon bat badu (aparkatzeko denboraren prezioa hori baino txikiagoa izatea nahi du erabiltzaileak), txanpona sartu, nahi den estazionamenduaren denbora tartea hautatu, eta geratzen den diru soberakina norberaren kontuan gordetzeko aukera dago, saldo birtual modura.
Aparkatzeko denbora luzatzea: erabiltzaileak autoa duen toki berberean denbora tarte gehiagoz mantendu nahi badu, tiket berririk atera gabe aukera du estazionamendu tartea luzatzeko.
Bi aukera horietan beharrezkoa da TAO makinan autoaren matrikula sartzea, kudeaketa horiek egiteko beharrezkoak diren aldagaiez gain.
TAO makinetan dirua ganoraz erabiltzeko neurri egokiak dira bi horiek Irungo Udalaren arabera. Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak aipatu du Eysamobile aplikazioarekin, eta neurri berriekin, erabiltzaileek aukera sorta handia dutela norberak nahi duen moduan kudeatzeko zona urdineko aparkatzeko aroa eta prezioa. Irunen, Eysamobile aplikazioa 2.000 hiritarrek dute jada.