Alkatearen hurrengo bilera, Belaskoenean

Alkatea Auzoetan programaren barruan, auzokideen iritzi eta proposamenak entzungo ditu alkateak.

Alkatea Auzoetan programaren barruan, hurrengo ostegunean, hilak 28, Belaskoenea auzoan izango da Jose Antonio Santano alkatea. Bilera Belaskoenea ikastetxean izango da, eta 19:00etan hasiko da. Bertan, auzokideen iritzi eta proposamenak entzungo ditu alkateak. Ondoren, bileraren emaitzak udal webgunean argitaratuko dituzte. Aurretik, beste bi saio izan dira Alkatea Auzoetan programaren barruan, Larreaundi eta Artian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.