Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi trailer aterako dira Greziarantz

Hilaren 29an aterako dira Albaniako mugara. Kamioietako batean Oarso Bidasoko HITZAko kazetari bat joango da, eta bidaiaren kontakizuna egingo du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia,Irun
2016/04/19
Azkenean hilaren 29an, ostiralez, aterako da Greziarantz Hondarribiko Emeki elkarteak errefuxiatuentzako bildutako arropa. Katsikako kanpalekura eramango da, Greziak Albaniarekin duen mugatik gertu. Bi trailer bete dira, eta biak batera bidaliko dituzte. Horietako batean Oarso Bidasoko HITZAko kazetari bat joango da, eta bidaiaren eta arroparen banaketaren kontakizuna egingo du. Lezon egoitza duen Echemar garraio enpresak jarri ditu bi kamioiak eta bidaiaren gastu guztiak bere gain hartuko ditu. Bidaliko den arroparen banaketa Olvidados gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin egingo da, baina Hondarribitik joango diren boluntarioek egingo dute. Katsikan lanean ari da Olvidados, eta trailerrak iristen direnerako banaketa nola egin antolatuko dute hondarribiarrekin. Egoera okerrenean dagoen kanpalekuetako bat da Katsikakoa, eta beharrak oso handiak dira bertan, arropa, janaria, boluntarioak, medikuak… ia denetik behar dute. Garai bateko aireportu militar batean antolatutako kanpalekua da eta martxoa bukaeran 1.500 errefuxiatu inguru biltzen zituen, baina azken asteetan iheslari asko ari dira beste eskualdeetatik iristen, autobusetan. Greziako ejerzitoaren arabera, 5.000 lagun jaso ditzake Katsikak, baina euria egiten duen aldiro urez betetzen da, eta baldintzak oso txarrak dira, errefuxiatuek telazko dendetan bizi behar dutelako.
Katsika Grezia Errefuxiatuak

Baldintza txarrenetan dagoen kanpalekuetako bat da Katsikakoa

Sekulako arrakasta Emeki elkarteak martxoan arropa bilketa abiatu zuenean, helburua kamioi bat betetzea zen, baina ia bi trailer bete dituzte. Erantzuna itzela izan da, bai herrian, baita kanpoan ere. Maite Garcia izan da kanpainaren koordinatzailea eta onartu duenez, Irundik eta Oarsoaldetik jende asko joan zaie, baita urrutiagotik ere; Iruñetik, esaterako, furgoneta eta erdi bete arropa ekarri zuten. Bigarren trailerra betetzeko falta zena, Intxaurrondoko Zaporeak elkarteak bete du janariekin. Errefuxiatuentzako eta boluntarioentzako otorduak prestatzen ari da Zaporeak Grezian (irakurri Oraitz Garcia kideari eginiko elkarrizketa). Kios irlan ari dira lanean Intxaurrondokoak, baina Katsikako beharrak ikusita, bertan beste sukalde bat jartzeko proiektua lantzen ari dira.   Bidaiaren kronika Twitterren jarraitzeko: #HondarribitikGreziara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.