[Argazki galeria] Ttakuna eta herrenaren bisita

Txalaparta Eguna izan zuten igandean Meakan.

txalaparta eguna-meaka

Bi txalapartari, Meakako auzo elkarteak antolatutako Txalaparta Egunean.

Txalaparta Eguna izan zuten igandean Meakan. Egun osoan oholak jotzen zituzten makilen doinuak entzun ahal izan ziren auzoan, eta Txalaparta Egunaren aitzakiarekin festa ederra egin zuten: azoka, trikitilariak, dantzariak, bazkaria… Gainera, perkusio musika trena hori entzuteaz gain, ume nahiz helduek txalapartaren nondik norakoak ezagutu eta jotzen ikasteko aukera izan zuten. Hala nola, txalapartarietako bat ttakuna dela eta bestea herrena ezagutu ahal izan zuten: batak oreka ezartzen du eta besteak desoreka. Meakako auzo elkarteak antolatu du lehenengoz Txalaparta Eguna.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.