Gaur, Leize tabernan, Zura zuzenean

Zura taldearen kontzertua 20:00etan hasiko da. Sorpresak iragarri dituzte.

zura taldea

Zura taldea

Etxean jokatuko du gaur Zura taldeak. Santiago kaleko Leize tabernan ariko dira Xabi Strubellek gidatutako taldekoak. 20:00etan hasiko da emanaldia, tabernaren atarian; euria egingo balu, plan aldaketa legoke. Tabernatik esan dutenez, musika saioan sorpresak egon daitezke. Hortaz, galdu ezin den kontzertutzat eman dute Zurarena. Gaur Hondarribian, eta hilaren 23an Irunen. Jaion jaialdi aldarrikatzailearen barruan Lakaxitan emango du kontzertua Zurak beste hainbat talderekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.