Kutxabank-en pribatizazioari buruzko hitzaldia, Kultur Etxean

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariak Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria liburua aurkeztuko du Hondarribian.

Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari eta idazle bilbotarrak Kutxabanken probatizazio prozesua aztertuko du gaur, ostirala, Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan, Kutxabank. El saqueo de Euskal Herria liburuaren aurkezpenean. EH Bilduk antolatu du ekitaldia, eta 19:00etan hasiko da. Egin egunkarian ikerketa taldeko kide izan zen, eta Egin itxi eta gero Ardi Beltza-n aritu zen. Hura ere klausuratu zuten epaitegiek —Baltasar Garzonen aginduz, biak—, eta Kalegorria aldizkarian lan egiten hasi zen Zelaieta. Jóvenes burukides bizkainos eta La Casta Vasca liburuen egilea ere da bizkaitarra. Kazetariak, Kutxabanken aginte sistema aztertu eta desinbertsioen ibilbide-orria egiten du bere liburuan. Besteak beste, banketxeko presidente ohi Mario Fernandezen dimisioaz eta Kutxabank sortzeko elkartu ziren aurrezki kutxetako patronoen arteko liskarrei buruzko bere ikuspegia emango du gaurko hitzaldian.
Ahoztar Zelaieta Kutxabank

Bere hirugarren liburuan aztertu du Kutxabank banketxearen sortze prozesua Zelaietak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.