Irun Ekintzan-en barruko sorkuntzarako tailerrak jaso dituzte 100dik gora lagunek. Irungo komertzio eta sortzaileak bildu dituzte.
Saioetako batean, hiriko sortzaileak
Irun Ekintzan-en jardueren barruan, merkatarientzat eta hiriko artistentzat sorkuntza tailerra egin dute 100dik gora ordezkarik Irun Factoryn. Otsaila eta martxoa artean bildu dira, eta Kunsthal Diseinu Zentroko kideen eman dituzte eskolak, Bitamine Faktoriaren laguntzarekin.
Merkatarientzat egindako sei tailerretan 64 parte hartzaile izan dira, eta euren negozioetan nola ideia berriak garatu eta ezarri ikasi dute, espazio antolaketari dagokionez, ikusgarritasunari eta abar.
Artisten sei saioetan 93 sortzaile bildu dira, eta gehienbat, kultura egitasmoak nola kudeatu ikasi dute finantzaziotik hasita, kudeaketa edo marketin irizpideetara.
Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikorako ordezkari Miguel Angel Perez pozik dago ikastaroek izan duten parte hartzearekin, “interesa piztu dute”.