Ezker Anitza: "Milaka irundarrei aitortza ukatu diete"

Errepublika Eguna dela eta, udaletxean Espainiako bandera errepublikanoa jartzeko eskaera egin zuen Ezker Anitzak, baina ez da aurrera atera.

Joan den asteazkeneko Errepublika Eguna dela eta, Espainiako bandera errepublikanoa jartzeko eskaera aurkeztu zien Ezker Anitzak udal gobernuari eta udal talde guztiei, baina ez da aurrera atera. Ezker Anitzak ez du ulertu erabaki hori. “Kolpe faxistatik ihesi Nazioarteko Zubia igaro zuten milaka irundarrei aitortza ukatu diete”, iritzi dio. Modu horretara, “historiaren zati bat, memoriaren zati bat” ukatzen dela gaineratu du. Bandera errepublikanoa jartzeak ez duela kanpoaldeko sinbolorik itxuraldatzen esan du, “baizik eta  askatasunaren zentzua handitzen da”. Hala, urtez urte udalean bandera errepublikanoa jar dezaten eskatzen jarraituko duela berretsi du.
Errepublika Eguna-Nicolas Gerendiain

Errepublika Eguna 2016

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.