Telmo Fernandez palista Munduko Txapelketan izango da

Espainiako Sprint Kopa irabazi zuen, 1.000 metrotan, K-1 modalitatean.

Espainiako Sprint Kopa irabazteak Minsken jokatuko den Munduko Junior Txapelketarako txartela eman dio Telmo Fernandez piraguista irundarrari. Santiagotarrak-eko pista arloko palistak 1.000 metrotan lortu zuen urrezko domina  Trasonan (Asturias) jokatu zen proban. Munduko Txapelketa uztailaren 28 eta 31n jokatuko da. Guztira, lau urrezko domina lortu zituen Santiagotarrak-ek. Bakarka, K-1 modalitatean, Fernandezek lortutako bi urrezko dominak —17 urtez azpikoetan eta Junior Mailan— , K-2 modalitatean Fernandez eta Aitor Gorrotxategik lortutako beste domina, eta K-4an, Fernandez, Gorrotxategi, Eneko Egiguren eta Iñigo Diezek lortutakoa. Aitor Gorrotxategik, gainera, Europako Txapelketarako txartela lortu du Trasonan lortutako emaitzengatik.
Telmo Fernandez

Telmo Fernandez (Argazkia: R. Sayar)

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.