Sukaldetik aterako da gaur ondareen foroa

Gaur paradorera mugituko da IV. Hondarribia Ondareen Foroa. Arratsaldean Creacity proiektua aurkeztuko dute Hondarribiak, Iruñeak eta Baionak.

Ondareen foroa gastronomia

Tokiko produktuek gastronomian duten garrantzia nabarmendu zuten atzo Itsas Etxean

Atzo abiatu zen IV. Hondarribia Ondareen Foroa, gastronomiari eskainitako jardunaldiarekin. Goizez, nazioarteko pintxo topaketa egin zuten Itsas Etxean, Brasil, Kolonbia eta Euskal Herriko ostalaritza ikasleen parte hartzearekin. Arratsaldez, auditorioan ere, tokiko produktuen garrantziaz mintzatu ziren mahai inguru parte hartzaile batean. Gaur, sukaldetik aterako da foroa, eta harriek hartuko dute protagonismoa. Batetik, gotorlekuetan eta kultur kudeaketan adituak diren zenbait pertsonek Hondarribiak Creacity proiektuan lagun dituen Iruñea eta Baiona bisitako dituzte. Bitartean, hainbat hitzaldi programatu dituzte paradorean egun osoz, eta bi hiri horien eta foroaren laugarren ekitaldiko hiri gonbidatuetako bat den Florianopolisen (Brasil) esperientzia ezagutzeko aukera izango da, besteak beste. Arratsaldean, Creacity proiektuaren aurkezpen publikoa egingo dute. Hondarribia, Baiona eta Iruñea hiriek elkarrekin landutako proiektua da, FITUR turismo azokan aurreratu zutena eta Europako Batasunaren POCTEFA mugaz gaindiko diru laguntza jasotzeko eskaera egin duena. IV. Hondarribia Ondaren Foroa. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.