Ficobak finantzazioaren zorra kitatu du

Apirilaren 1ean egin zuen finantzazioaren azken ordainketa Bidasoko Erakustazoka S.A sozietate publikoak.

Ficobak finantziazioari dagokion zorra aurreikusitako epeetan amaitu duela jakinarazi du, eta hemendik aurrera egin beharreko ordainketak erakustazokaren instalazioen mantenuarekin lotutakoak izango direla. Ficobaren arabera, apirilaren 1ean egin zuen finantzazioaren azken ordainketa Bidasoko Erakustazoka S.A sozietate publikoak. Sozietate hori Irungo Udalak (%99,08) eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindik Partzuergoak (%0,92) osatzen dute. Horrez gain, Ficoba fundazioak azken urteak superabitarekin amaitu duela gogorarazi du, eta aurrekontu mailan helburuak bete dituela, baita jarduera mailan ere. 2000ko otsailean hasi ziren eraikitzen erakustazoka. Proiektu osoak 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuela gaineratu du Ficobak, eta zatirik handiena Irungo Udalak egin zuen (7,3 milioi euro). Inauguratu zenetik 1,3 milioi bisitari izan ditu.
Ficobaren ataria

Ficobaren ataria

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.